domingo, 5 de junio de 2016

ZELULA AMAK

Zer dira?

    Zelula amak bereizteko ahalmena duten eta gorputzeko beste zelulak eratzeko ahalmena dutenak dira.
    Ingelesez stem cells deitzen dira.
    Hainbat erabilera eman nahi diete, horien artean; Alzheimer edo Parkinson edota gaixotasun neurodegeneratiboak sendatu. Baita tejidoak regeneratu eta transplanterako erabiltzen diren organoetan, diabetesa eta trastorno kardiakoetan. Errealitatean arazo asko sortzen dira gai honi buruz, izan ere, zelula hauek lortzeko modua debate etiko asko eratzen ditu.






Sailkapena

Zelula ama embrionario totipotentea:

  • Obulo fekundadotik sortzen diren lehengo zelulak dira.
  • Gaur egun, garapen enbrionarioa aztertzeko erabiltzen dira.
  • Pertsona oso bat garatzeko ahalmena dute.
  • Zigotoan dute jatorria (Morula).

Zelula ama embrionario pluripotentea:

  • Zelula enbrionarioak dira, oraindik askotan zatitzeko ahalmena dute, baina ezin dute pertsona oso bat sortu.
  • Blastozitoetan dute jatorria.


Zelula ama unipotenteak:
  • Bi zelula ama mota sor ditzakete: laqilosis, ribosomak gordetzen duten zelula latzak; eta enbofilosis, zelula liso bat basiofelina liquidoa duena


Zelula ama multipotenteak:
  • Soilik bere kapa enbrionario bereko zelulak sor ditzatekeenak dira.
  • Zelula ama organoespezifikoak deitzen dira ere, organo espezifiko bat enbrioian sortzeko kapazak dira, baita heldu batean.
  • Medula oseakoak adibidez, mota honbetako zelulak dira.


Zelula ama enbrionarioak:
  • Hauek soilik enbrioiaren lehenengo fasetan existitzen dira eta gorputzeko edozein zelula sortzeko gai dira.
  • Baldintza egokietan zatitzeko eta beren kopia propioak egiteko gai dira. Zientifikoak nola lortu zelula hauek beste edozein zelula sortzea saiatzen ari dira.



Zelulas ama helduak:

  • Zelula ama helduak, zatitzeko ahalmena dute eta organismoa regeneratzen eta reparatzen laguntzen dute.
  • Pertsona heldu batean, 20 zelula ama heldu  mota aurkitu daitezke, hauek ehunak regeneratzen dituzte, baina zelulak garatzeko ahalmena murriztua dute
  • Laborategi batean sortu daitezke eta gaixotasunak tratatzeko erabili daitezke.
  • Hauek garapenean dauden fetuetan, jaio berrietan, umeetan eta helduetan aurkitzen dira.


Laburbilduz, zelula amak era hierarkiko batean antolatzen dira. Maila gorenean zelula totipotenteak ditugu, organismo oso bat eratzeko ahalmena dutenak, adibidez obulua eta espermatozoidea elkartzerakoan sortzen den zigotoa. Zigotoa zelula bat da, zatitzen hasiko dena eta kapazitate totipotentea galduz joango dena, zelula berriak eta espezializatuagoak sortzen diren heinean. Blastozistoa eratzean, hau da, zigotoa garatuz sortzen den egitura, zelula pluripotenteak topatzen ditugu bere barnean, eta zelula hauek mota guztietako zelulak eratzeko gai izango dira, baina ez organismo oso bat. Zelula hoiek garatuz eta espezializatuz joango dira zelula multipotenteak sortuz, hau da, mota edo sistema definitu bateko zelula desberdinak sortuko dituztenak, muskulo sistema esaterako. Eta azkenik zelula unipotenteak sortuko dira, zelula mota bakarra emateko gai direnak.


Zelula amen erabilera terapeutikoa sekulako aurrerapena izan zen biomedikuntza munduan, izan ere pertsona baten zeluletatik, zelula edo organoak sortzeak errefusatze arazoak gainditzen laguntzen bait zuen. Baina honek eztabaida etiko izugarria piztu zuen zelula pluripotenteak lortzeko enbrioi zelulak behar zirelako.

Hala ere, 90. hamarkadan sekulako zelula amen arloa hankaz gora utzi zuen aurrerapena lortu zen, duela urte pare bat, Nobel saria merezi izan zuena, hain zuzen ere induzitutako Zelula Amak (ingelesezko akronimoa "iPSC" dute, hau da "induced Pluripotent Stem Cells"). Ingenieritza genetikoa erabiliz zelula helduak, hau da, definituak daudenak, birprogramatzeko teknika bat garatu dute, modu honetan zelula hori pluripotente bihurtuz.


Tipos de Células Madre







Garapen enbrionarioa

Enbrioi-zelularen garapena zenbait prozesu behin eta berriz errepikatuz hasten da:
  • Zelula-ugalketa: enbrioia osatzen duten zelulen kopurua pixkanaka gehitu egiten da. Lehengo totipotenteak, eta gero pluripotenteak.
  • Zelula-desberdintzea: beren funtzio berezirako garrantzi handia izango duten zenbait zelula-generen adierazpena, eta beste batzuen murrizketa. Enbrioi-garapenean zelulak formaz nahiz funtzioz aldatzen dira. Pixkanakako fenomeno bat da, eta normalean itzulezina.
  • Zelulen migrazioa: funtsean animalietan gertatzen da, ehunak eta organoak eratzeko.
  • Zelula-hazkundea: zelulak, hasierako zatiketen ondoren, hasierako tamaina berreskuratzen du.








iPS zelulak

Zer dira iPS edo zelula ama pluripotente induzituak?
    Zelula amen propietate antzekoak dituzte, baina bere jatorria ez da enbrioi bat horregatik ez dituzte hainbeste arazo etiko sortzen. Gainera zelula amak pazientearen zelula somatikoetatik produzitu daitezke.












Zelula amen erabilerak

Zelula amekin hiru mailatan egiten da lan. Lehenengoa gaur egun egiten dutena da; alegia, terapia zelularra sartzea prozesu jakin batzuetan. Kaltetutako ehun bati zelula amak gehitzen zaizkio, ehuna birsortuko duten itxaropenarekin. Oso teknika mugatua da; kasu gutxi batzuetan bakarrik funtzionatzen du. Adibidez, kornearen linboaren transplantean eta beste terapia txiki batzuetan erabiltzen da, baina oraingoz ez du berme handirik.

Bigarren maila da organo hutsei epitelioa berregitea zelula amen bitartez.

Eta hirugarren maila da organo solido osoak eta funtzionalak osatzea. Organo bioartifizialak dira, eta dagoeneko saiakuntza batzuk egin dira, baina ez transplanteetan erabiltzeko modukoak. Horregatik, oraindik ez da egingarria, eta adituek esaten dute urteak beharko dituztela emaitzak lortzeko. Bihotzarekin hasi ziren ikertzen, eta beste organo batzuekin ere saiatzen ari dira ikertzaileak: gibelarekin, birikekin eta abar. Ikerketa hori oraingoz saguekin ari dira egiten.

Gaur egun bere erabilera, odoleko arazo batzuk tratatzean datza: tratamendu hauetan medula oseako zelulak transplantatzen dira. Hauek ezagunenak dira eta praktika klinikoetan erabili izan dira denbora luzez. Beraiekin leuzemiak, linfomak eta beste odoleko arazoak, zeinetan beharrezkoa den odoleko zelulak regeneratzea, tratatu daitezke.

Ikerketa esperimentalak egiten ari dira, zelula amekin egin ahal diren tratamenduen ikerketak dira, hauek zenbait gaixotasun zehatz batzuetan erabili daitezke, adibidez, kartilagoko lesioak edo bihotzeko miokardioa.

Ikerketa hauek esperimentazio fasean aurkitzen dira eta oraindik ezin dira praktika klinikoetan aplikatu.

Zelula amen erabilera arazo neurologikoak tratatzeko egiten diren ikerketak oso atzeratuak doaz, oraindik animalietan egiten dituzte ikerketak eta oraindik asko falta da gizakiengan erabili ahal izateko.

Zelula amekin egiten diren ikerketek itxaropen handia ematen dute Alzheimer edo Parkinson gaixotasunen aurrean.

http://www.abc.es/gestordocumental/uploads/Sociedad/celulas_madre.jpg








Zelula ama helduen bankua

Zelula ama helduen eta zelula primarioen irabazi-asmorik gabeko bankua da Inbiobank. Zelula ama helduak eta zelula primarioak hazten eta karakterizatzen ditu, oinarrizko ikerketan nahiz ikerketa klinikoan erabiltzeko.

Gaur egun, oinarrizko hiru ikerketa-lerro daude Inbiomed Fundazioan. Guztiak gizakion hainbat ehunetatik eratorritako zelula ama helduen ikerketan oinarritzen dira:
- Hezur-muineko, zilbor-hesteko eta ehun adiposoko zelula amak.
- Larruazaleko zelula amak.
- Neuronetako zelula amak.

Ikerketa-lerro horietan guztietan, ehun batzuetan zelula horien ugalketan eta bereizketan parte hartzen duten mekanismo genetikoak nahiz biokimikoak ikertzen dituzte Inbiomeden. Baita haien funtzio biologikoa ere. Halaber, zelula ama horiek ugaltzen eta bereizten diren ingurua in vitro birsortzeko erak aurkitu nahi dituzte.

Ikerketa klinikoa Inbiomeden:

Inbiomed Fundazioa Pusla-epidermolisiaren Espainiako Partzuergoarekin batera entsegu kliniko batean (PEI 05- 057) parte hartzen ari da. Entsegu kliniko horren helburua da pusla-epidermolisi gaixotasuna sendatzeko tratamendu berri baten eraginkortasuna eta segurtasuna probatzea. Tratamendu berri hori larruazal ingeniarizatu bilaminar kimerikoaren erabileran oinarritzen da. Larruazal hori artifizialki ekoizten dute laborategi farmazeutikoan. Apositu komertzial batekin alderatu nahi dute.






Arazo etikoak

Eragozpen biologikoetaz aparte, zelula ama enbrionarioen bi iturriek polemika handia sortzen dute. Asko dira hauen kontra daudenak, ‘in vitro’ fertilizazioaren programen kontra alegia.

Klonazio terapeutikoaren aldetik, kritika berdina da: enbrioi bat sortu, segituan suntsitzeko.

Edozein tratamendu mediko berrik pazienteetan eta sendagileetan arazo etikoak eragiten baditu, zelula amen gaineko ikerketak zalantza berezi bat ere pizten du, batez ere enbrioien zelula amen kasuan. Dilema giza enbrioiak deuseztatzearen eta teknikak ekarriko lituzkeen ahalezko onuren artekoa da. Auziak dituen inplikazio sozialek eta politikoek hiru ikuspuntu etiko desberdin eragin dituzte. Zelula amekin ikertzearen aurka daudenen ikuspuntutik, giza enbrioiak gizaki baten estatus morala du sortzen den unetik bertatik. Ondorioz, beste batzuen mesedetan enbrioiak deuseztatzeak enbrioiaren eskubideak urratzen ditu, eta, beraz, ez da zilegi inondik inora. Beste muturrean, giza enbrioia hasieran giza gorputzaren beste edozein zelularen mailakoa dela uste dutenak daude; horiei ez zaie iruditzen enbrioiak babes berezirik behar duenik. Aurkako bi ikuspuntu horien artean, tartekoa dago. Horren arabera, giza enbrioiak ez du gizaki baten estatus moral bera, ezta bizitzeko eskubide osoa ere. Enbrioiarentzako eskatzen den babesa ez da erabatekoa, eta ikerketek ekar ditzaketen onurak aintzakotzat hartzeko modukoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario